HYSHORE proiektua,itsasoko parke eolikoetan sortutako hidrogeno berdearen garraioaren garapenaz arduratzen da
HYSHORE proiektua itsas sektorea deskarbonizatu, erregai fosilen alternatiba energetikoak bilatzeko eta euskal industria aberastasuna eta enplegua sortzea ahalbidetzen duen lidergo postuan kokatzeko helburuarekin jaio zen.
Hidrogenoaren eta beraren sorkuntza “berdearen” eremura zuzentzen da –sorkuntza hori offshore energia eoliko berriztagarriren bitartez egiten da-, industriak aurrez aurre dituen erronka teknologikoei helduz, alegia, parke eolikoetan sortutako hidrogeno horren garraio eta logistikarekin zerikusia duten erronkei helduz.
Itsasoko energia eoliko berdea
Hidrogeno berdea itsasoko parke eolikoen bidez lortzea
Garraio teknologia berriak
Presio handiko hidrogenoa offshore garraiatzeko soluzio tubularren garapena
Hidrigenoa biltegiratzea
Itsasontzietan hidrogenoa garraiatzeko presio altuko tankeen garapena
Materialen portaeraren analisia
HYSHORE produktuen portaeraren azterketa eta prototipoen baliozkotzea
HYSHORE proiektu honek hainbat sektoretako euskal enpresen ikerketa eta garapen teknologikoari heltzen dio hidrogenoaren balio-katearen parte garrantzitsu batean, alegia, offshore parke eolikoetan sortutako hidrogeno berdearen garraio eta logistikaren arloan.
HYSHORE proiektuaren Helburu Nagusia da Euskadiko Itsas, Offoshore Berriztagarri eta Oil&Gas (beraren transformazio-prozesuan) industrien eta Hidrogenoaren industria berriaren kapazitateak dinamizatzea eta indartzea. Asmoa da irtenbide teknologiko berriak garatzea (materialak, prozesuak eta fabrikazio-bitartekoak, osagaiak eta sistemak) offshore parke eolikoetan sortutako Hidrogenoaren garraio eta logistikaren aplikazioetarako, bi bide aurreikusiz: pipeline eta itsasokoa.
Euskal Herriko Itsas Foroak jarduera-ildo estrategiko espezifiko bat abiatu du hidrogenorako, eta ingurumen-erronkei heldu eta teknologiak hidrogenoaren alorrean garatzen dituzten zenbait proiektu garatu nahi ditu itsas sektorean, erronka horiei erantzuteko eta euskal itsas industria lidergo posizioan kokatzeko, gure enpresek aberastasuna eta enplegua sortu ahal izan ditzaten.
BOSLAN Ingeniaritza eta Aholkularitzak Murueta Ontziolak, Naviera Murueta, Navacel, ABC Compressors, TTT Group Thermal Treatments, Acería de Álava, Tubacex Tubos Inoxidables, Tubacoat, Tubacex Innovación eta Erreka-rekin elkarlanean aritzen den proiektu bat zuzentzen du.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak (HAZITEK) eta Europako Herrialde Garapen Funtsak (FEDER) finantzatutako proiektua.