HYSHORE proiektua ekonomia deskarbonizatzeko eta erregai fosilak ordeztu ditzaketen bektore energetiko berriak bilatzeko estrategiaren baitan sartzen da.

Hidrogenoaren eta beraren sorkuntza “berdearen” eremura zuzentzen da –sorkuntza hori offshore energia eoliko berriztagarriren bitartez egiten da-, industriak aurrez aurre dituen erronka teknologikoei helduz, alegia, parke eolikoetan sortutako hidrogeno horren garraio eta logistikarekin zerikusia duten erronkei helduz.

%75

Salgaien %75 itsasoz garraiatzen da

2050

EBko garraioaren BEGak %90 murriztu beharko lirateke 2050 urterako

%55

2050rako sufre dioxidoaren isurketa globalak %55 murriztu beharko dira

%38

Oxido nitrosoen murrizketa globala eta partikulenak %36

Euskadi ekimen ugari gauzatzen ari da hidrogenoaren teknologien jarduna bultzatzeko; horien artean, honako hauek azpimarratu ditzakegu:

  • Euskal Herriko Itsas Foroak jarduera-ildo estrategiko espezifiko bat abiatu du hidrogenorako, eta ingurumen-erronkei heldu eta teknologiak hidrogenoaren alorrean garatzen dituzten zenbait proiektu garatu nahi ditu itsas sektorean, erronka horiei erantzuteko eta euskal itsas industria lidergo posizioan kokatzeko, gure enpresek aberastasuna eta enplegua sortu ahal izan ditzaten.
  • 2020an, “Hidrogenoaren Euskal Korridorea – BCH2” ekimena sortu zen, Petronorrek bultzatuta.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak eta Petronorrek “Hidrogenoaren euskal huba” deritzan proiektua sustatu dute, hidrogenoaren inguruko garapen industrial eta teknologikoa bultzatzeko eta prozesu industrialak zein mugikortasuna deskarbonizatzen laguntzeko.
  • Hidrogenora zuzendutako unitate bat sortu da ”Energy Intelligence Centerren” (EIC), eta “Hidrogenoaren Living Lab” Abantoko Teknologia Parkean.
  • RIS3 Energiaren Pilotatze Taldeak adostu du hidrogenoaren eremua Energiebasque-ren arlo estrategiko berri gisa txertatzea, aurretik definitutako 8 arloei gehituz.

Proiektuaren deskribapena:

HYSHORE proiektu honek hainbat sektoretako euskal enpresen ikerketa eta garapen teknologikoari heltzen dio hidrogenoaren balio-katearen parte garrantzitsu batean, alegia, offshore parke eolikoetan sortutako hidrogeno berdearen garraio eta logistikaren arloan. Irtenbide teknologikoak garatuko dira materialen, osagaien eta sistemen alorretan eta haien fabrikazio-prozesuetan, eremu horretan dauden problematika teknologikoei lotuta.

Proiektuaren helburua:

HYSHORE proiektuaren Helburu Nagusia da Euskadiko Itsas, Offoshore Berriztagarri eta Oil&Gas (beraren transformazio-prozesuan)industrien eta Hidrogenoaren industria berriaren kapazitateak dinamizatzea eta indartzea. Asmoa da irtenbide teknologiko berriak garatzea (materialak, prozesuak eta fabrikazio-bitartekoak, osagaiak eta sistemak) offshore parke eolikoetan sortutako Hidrogenoaren garraio eta logistikaren aplikazioetarako, bi bide aurreikusiz: pipeline eta itsasokoa.

 

Partzuergoko enpresek lankidetzan gauzatuko dituzten ikerketen helburua izango da Hidrogenoa lehorrera garraiatu dezaketen azpiegitura eoliko flotagarrien eraikuntza eta operazioaren batez besteko osoko kostuak optimizatzen dituzten irtenbide teknologikoak garatzea, haien balio-bizitzak dirauen bitartean aplikatzeko xedez.

 

Era honetan, sistemen hasierako kostuez gain, operazio-alderdiak eta haien balio-bizitza osoan -25 urtetiko gorakoa izango da- atxikitako kostuak ere hartuko dira kontuan.

Offshore energia eoliko berdea

Hidrogeno berdea lortzea offshore parke eolikoen bidez

Garraio teknologia berriak

Presio handiko hidrogenoa offshore garraiatzeko soluzio tubularren garapena

Hidrogenoa biltegiratzea 

Itsasontzietan hidrogenoa garraiatzeko presio altuko tankeen garapena

Erabilitako materialen analisia

HYSHORE produktuen portaeraren azterketa eta prototipoen baliozkotzea

Proiektuaren faseak:

01

Betekizunak, Espezifikazioak, Araudia, Segurtasuna

Asmoa da produktu bateragarrien betekizunak definitzea, Offshore Hidrogenoaren garraiorako irtenbideak lortzeko.

02

Offshore Hidrogenoaren egokitzapena eta kudeaketa

Hidrogenoa formatu desberdinetan (hidrogeno konprimitua eta amoniakoa) egokitzeko, biltegiratzeko eta manipulatzeko beharrezkoak diren ekipo eta sistemak ikertzea eta teknologikoki garatzea, itsasotik eta itsaspeko hidroduktutik garraiatzeko.

03

Materialak, Prozesuak eta Fabrikazio-bitartekoak ikertzea eta garatzea

Bi zeregin nagusi gauzatuko dira: alde batetik, muturreko baldintzetan (itsasoa eta hidrogenoa) erabiltzekoak diren material eta babes-irtenbide berriak garatzea, eta, bestetik, material berri horiekin bateragarriak diren fabrikazio-prozesuak eta fabrikazio-bitarteko egokiak garatzea.

04

Produktu, prozesu eta zerbitzu berrien prototipoak diseinatzea eta fabrikatzea

Prototipoak ikertu eta garatuko dira hidrogenoa garraiatzeko bi bideetarako: pipeline eta itsasoa:

  1. Hidrogenoa offshore presio handian garraiatzeko hodietarako materiala.
  2. Hidrogenoa offshore presio handian garraiatzeko hodiak.
  3. Bi metaleko hodiak ekoizteko fabrikazio-teknologia, hidrogenoa offshore presio handian garraiatzeko irtenbide gisa.
  4. Hidrogenoa offshore presio handian garraiatzeko hodiak soldatzeko prozesua.
  5. Hidrogenoaren garraiorako konektibitateak.
  6. III. motako tankea diseinatzea eta zona kritikoen prototipoa.
  7. Presio handiko hidrogeno-konpresorea (950 bar).
  8. Biltegiratze-sistemak fabrikatzeko prozesua demostratzeko kupoia.
  9. H2/NH3 itsasontzietan kargatzeko/deskargatzeko hodien fabrikazio-prozesua demostratzeko kupoia.
  10. Hidrogenoa  itsasontzian biltegiratzeko tankean junturak egiteko fabrikazio-prozesua demostratzeko kupoia.
  11. Demostrazio-kupoia, geometria konplexuarekin, azalerako tratamenduekin edo hidrogenoaren hedadura gelditzen duten estaldurekin.
  12. Demostrazio-kupoia, material-eremu zabalekin, azalerako tratamenduekin edo hidrogenoaren hedadura gelditzen duten estaldurekin.

05

Ikerketa ingurune adierazgarrian: itsasoa; eta bateragarritasuna H2arekin eta Amoniakoarekin

HYSHORE produktuen jokabidearen ikerketa egingo da HarshLab-en (BiMEP), eta Tecnaliaren tailer eta laborategietan baliozkotuko dira fabrikazio-bitartekoen gutxieneko bideragarritasuna duten prototipoekin fabrikatutako prototipoak eta kupoiak, garatutako teknologia demostratzeko eta baliozkotzeko.

06

Ustiapena, Sakabanaketa eta Negozio-ereduak

Proiektuan lortutako emaitzen dibulgazioa egingo da, eta baita horien ustiapen-planaren definizioa ere.

hyshore
logos GV-UE

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak (HAZITEK) eta Europako Herrialde Garapen Funtsak (FEDER) finantzatutako proiektua.

logo_hyshore_web