Hanburgoko SMM erakustazokan HYSHORE proiektuaren presentzia

Irailaren 6tik 9rako astean, Euskadiko Itsas Foroak Hanburgoko SMM erakustazokan parte hartu du elkartu diren 29 enpresarekin batera, horietako 12 erakusketari gisa.
SMM mundu osoan eztabaidaezina den itsas feria liderra da eta sektoreko eragile nagusiek hartzen dute parte: armadoreak, ontziolak, industria osagarriak eta zerbitzuak. Edizio honetan 67 herrialdetako 2.000 erakusketari baino gehiago izan ditu, 85.000 metro koadroko erakusketa eremuan, eta hasierako kalkuluekin 40.000 bisitari profesional baino gehiagorekin. Horrek guztiak tresna bikaina da sektoreko enpresek lantzen dituzten proiektuak zabaltzeko. HYSHORE proiektua erakustazoka honetan egon da, izan ere, FMV standak proiektuaren informazio gune gisa jardun du, eta orain arte lortutako helburuak eta lorpenak ezagutaraziz azokara bertaratzen diren enpresei interesa agertu zaie.

IMG_3676